2012(e)ko urtarrilaren 31(a), asteartea

Egun da Santimamiña karaokea

Hemen duzue Agate Deunaren bezperan kantatzeko beste abesti bat:



Aquí tenéis otra canción para ensayar para la víspera de Santa Águeda.

(youtube-tik hartua, txantxangorri erabiltzailea)

2012(e)ko urtarrilaren 30(a), astelehena

Agate Deuna / Santa Águeda

Abestia ikasi edo praktikatu nahi duenarentzat, hona hemen karaokea!!



Para el que quiera aprender o practicar la canción...¡aqui tenéis el karaoke!

(youtube-tik hartua, orixetolosa erabiltzaileak igoa)

Agate Deuna bloga / Blog Santa Águeda

Heldu zaigu, berriro ere, Agate Deuna ospatzeko sasoia. Bezpera gauean, otsailaren 4an, Euskal Herriko hainbat herritan koplak abesteko ohitura dago. Blog honetan gaiarekin lotutako kantak, jolasak, marrazkiak...aurki ditzakezue



Nos ha llegado la hora de festejar Santa Águeda. Es costumbre en muchos pueblos de Euskal Herria el salir a cantar, el 4 de febrero, las coplas de vísperas de Santa Águeda. En este blog podéis encontrar canciones, juegos, dibujos...relacionados con el tema.

(musikagelapdi.blogspot.com-etik hartua)

2012(e)ko urtarrilaren 27(a), ostirala

BERTSOLARIAK 6. mailan

Gure gelan euskara nagusi egin nahi dugulako eta bertsoen kultura ezagutu nahi dugulako aste honetan 6. mailan bertsotan ari gara. Zortziko txikia landu eta bertso txapelketen ezaugarriak ezagutu ditugu.
Bertso hau gustatzen bazaizue sartu gure blogean eta bertso gehiago entzuteko aukera izango duzue.



El objetivo de esta semana en 6º de primaria ha sido conocer la cultura del bertsolarismo, arte de cantar canciones improvisadas según varias melodías y patrones de rima. . Hemos conocido las peculiaridades de los campeonatos y dentro de este mundo tan amplio nos hemos centrado en el zortziko txiki “pequeño de ocho”.
Aquí tenéis una muestra de lo que hemos hecho, si os gusta podéis entrar en nuestro blog y oír más .

2012(e)ko urtarrilaren 26(a), osteguna

Mintzalagunak asmakizunekin jolasean

Zer dela eta zer dela...ostegunero egiten duguna, eta euskaraz hitz egiteko lagunak direnak??? MINTZALAGUNA!!
Horretan ibili dira gaurkoan mintzalagunak, elkarri asmakizunak esan eta asmatzen.




Adivina, adivinanza...lo hacemos cada jueves, y son amigos para hablar en euskera, ¿Qué es? ¡¡MINTZALAGUNA!!
Hoy han estado jugando a adivinanzas.

2012(e)ko urtarrilaren 25(a), asteazkena

GORPUTZA IKASTEN

Lh 4. mailako ikasleak, "Gorputza" gaia lantzen ari gara. Hezurdura, gorputzeko giharrak, giltzadurak...ikasten ari gara. Ariketa fisikoaren garrantziaz ere ohartu gara. Zuen gorputza osasuntsu izan nahi baduzue, egin ezazue ariketa fisikoa!!!



Los alumnos de 4º de primaria, estamos trabajando "El cuerpo". Estamos aprendiendo el esqueleto, los músculos de nuestro cuerpo, las articulaciones... Nos hemos dado cuenta de la importancia que tiene el ejercicio físico, y os animamos a todos a hacerlo, para que tengáis ¡¡un cuerpo saludable!!

2012(e)ko urtarrilaren 23(a), astelehena

IUPI! LEHENENGO MAILAN GAUDE! HH-ko etapa bukatu-eta LH-ko lehenengo mailara egin dugu aurten salto. TTANTTO, TXIRRITX eta XANGO gure lagun zaharrak gogoratzen baditugu ere, aurten lagun berriak egin ditugu: XABIER, MADDALEN, URDINTXO eta POX. Oso gustora gaude!!


IUPI! LEHENENGO MAILAN GAUDE! Hemos dado comienzo a una nueva etapa este año. Aunque nos acordamos de nuestros antiguos amigos (TTANTTO, TXIRRITX y XANGO), este año hemos conocido a otros: XABIER, MADDALEN, URDINTXO y POX. Estamos muy contentos!!

2012(e)ko urtarrilaren 18(a), asteazkena

Gure gorputza ezagutzen HH-n

Gure gorputza ezagutzen jarraitzen dugu. Oraingo honetan, kanpoko ezaugarrietaz erreparatzen ibili ginen: oinetako zenbakiak, begietako koloreak, ilea... Izugarri gustatzen ari zaigu gai hau!




Seguimos conociendo nuestro cuerpo. En esta ocasión estuvimos mirando nuestras características externas: los números de los zapatos,el color de los ojos, pelo... ¡Nos está gustando mucho este tema!