Aurreko astelehenean eman zitzaion amaiera Zangoza Ikastolako Kultur Batzordeak antolatutako “Kirolean Hezitzen” hitzaldien ziklora. Kultur Etxean izan zen eta aurrekoetan bezala, 70 pertsona inguru, pelotazaleak oraingoan, hurbildu ziren. Honen arrazoia, jardunaldi hauei amaiera ezin-hobea emateko, gonbidatua, Abel Barriola izan genuelako. Lehenengo hilaratan eta txuriz jantzita, Zangozako pelotari txikiak izan genituen, etengabe galdezka, Barriolak ematen zizkien erantzunen zai eta haien entrenatzailea, Txutxo Rebolék, elkarrizketari lanak egin zituen.
Hementxe dituzue jardunaldiaren argazki batzuk.
Bukatzeko, eskerrak eman hemendik, hitzaldien ziklo hau posible izateko elkarlanean aritu diren guztiei (Kultura Batzordea, gonbidatuak eta haien kontaktuak, moderatzaileak, ikastolako irakasle eta ikasleak, Zangozako Udala, babesleak, etab.)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina