Goizeko 8:30 etan hor geunden eskiak eta botak hartzen El Ferialera igotzeko. Eguraldi bikaina izan dugu eta elurra bere puntuan zegoen. Gure lehenego kontaktua erorketa batzuk izan arren oso profesionala izan da. Arratsaldean igerilekuan egon gara ur ginkana eta koreografia bat osatzen. Orokorrean, egun bikaina pasa dugu : ongi bazkaldu, gure artean giro paregabea izan da eta datozen egunak horrelakoak izatea espero dugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina