2012(e)ko apirilaren 28(a), larunbata
2012(e)ko apirilaren 24(a), asteartea
Energia berriztagarrien hitzaldia
Atzo, Gurutz Urzelai, CENER enpresako haize
erroten entsegu laborategiko zuzendaria etorri zen Ikastolara, Energi
berriztagarriei eta berriztaezinei buruzko hitzaldia ematera. DBH 3.
eta 4. mailako ikasleak joan ginen. Hitzaldian energia iturri
desberdinen azalpena eman zigun, eta mota bakoitzeko zeintzuk zeuden
azaldu zizkigun. Bukatzeko haize erroten entsegu laborategia nolakoa
zen eta bertan nola lan egiten zuten azaldu zigun.
Itsaso
eta Ixone, DBH4
2012(e)ko apirilaren 22(a), igandea
JUUL KANPAINA, BOZKETA EGUNA
Aurreko egun batean aipatu nuen bezala, irakurketaren inguruan ekintza ezberdinak egin ondoren, gure liburu eta ilustratzaile gustokoena bozkatzeko aukera izan dugu. LH eta DBH-k aste osoan zehar egin du ordenagailuz baina HH-k bozka txartela erabiliz egin du bozketa. Primeran!!
2012(e)ko apirilaren 18(a), asteazkena
JUUL KANPAINA, APUSTUA
Juul kanpainarekin jarraituz, hemen beste ekintza bat. Gaur apustu bat egin dugu, baietz 5 orduz txokoa irakurzalez betea egon!!, ETA APUSTUA LORTU DUGU!!!!! Bost orduz egon gara txokoan ikasleak bere mintzalagunarekin batera, elkarri irakurtzen.
JUUL KANPAINA, NOR NAIZ?
Juul kanpainan murgilduta gaude eta irakurketa bultzatu nahian. Egun hauetan ekintza ezberdinak jarri ditugu martxan eta hau da hauetako bat, ikasle bakoitzak berak irakurri duen liburu bateko pertsonai bat aukeratu eta honen ezaugarri bat aukeratu ondoren, beste ikasleek nor den asmatu behar zuten. Oso ongi kuadrila!!
2012(e)ko apirilaren 17(a), asteartea
Hamaiketako osasuntsua
Gorputzaren gaia lantzen ari gara eta indartsu egoteko elikagai osasuntsuak jan behar ditugula ikasi dugu. Landutakoa hobe ikasteko hamaiketako osasuntsua egin dugu, horretarako supermerkatuan erosketak egin eta denon artean dena prestatu dugu. On egin!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)