Atzo, Gurutz Urzelai, CENER enpresako haize
erroten entsegu laborategiko zuzendaria etorri zen Ikastolara, Energi
berriztagarriei eta berriztaezinei buruzko hitzaldia ematera. DBH 3.
eta 4. mailako ikasleak joan ginen. Hitzaldian energia iturri
desberdinen azalpena eman zigun, eta mota bakoitzeko zeintzuk zeuden
azaldu zizkigun. Bukatzeko haize erroten entsegu laborategia nolakoa
zen eta bertan nola lan egiten zuten azaldu zigun.
Itsaso
eta Ixone, DBH4
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina