ZABORRA BEREIZTEN
Hiruhilabete honetan ikastolan zaborra bereiztearen gaia landu dugu.
Gela bakoitzean hiru kutxa ditugu: horia plastikorako; berdea organikorako eta urdina papera bereizteko. Horretaz gain, ikastolan paper pilo bat erabiltzen da eta batzuetan neurririk gabe. Hortaz, folioak ahalik eta gehien aprobetxatu nahian geletan papera berrerabiltzeko kutxa berezi bat dugu.Ostiraletan, geletan bildu ditugun hondakinak kaleko kontenedoretara ateratzeko ohitura dugu. Guzti hau, gure eguneroko eginkizunetan sartuta eta finkatuta dugu. Baino hala ere, noizbehinka geletan lantzea komenigarria da. Horrexegatik, LH5 eta 6. mailako ikasleek aste honetan CRANAtik etorritako Belen irakaslearekin zaborra bereiztearen ikastaro txiki bat egin dute. Ongi pasatzeaz gain, asko ikasi dute. Ikasitakoarekin ENERGIA TXOKOA aldatu dute.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina