2010(e)ko abenduaren 30(a), osteguna

DBH 4 Usungo zalditegian

Pasa den abenduaren 21ean DBH 4ko ikasleak Usungo zalditegian egon ziren Gorputz Heziketako unitate didaktikoari amaiera ematen.
Hemen dituzue argazkiak!!!!

El pasado 21 de diciembre l@s alumn@s de DBH4 estuvieron en la Hípica de Usún, concluyendo así la unidad didáctica de Hípica que se imparte en Educación Física.
Aquí tenéis las fotos!!

2010(e)ko abenduaren 16(a), osteguna

HORRA MARI DOMINGI

Horra Mari Domingi begira horri
gurekin nahi duela Belena etorri
Gurekin nahi baduzu, Belena etorri
atera beharko duzu gona zahar hori
zatoz!zatoz! Zure bila nenbilen ni
zatoz!zatoz! Zure bila nenbilen ni
zatoz! Goazen! Adora dezagun
Belenen jaio den haur eder hori!
Haur eder hori!
ENTZUN

ALAKEN

Alaken, Alaken,
ala pikula tun paire
errespundela pikula tunpa,
Jesus haurtxoa jainkoa zen.

Adiskideok,
ikusi al duzue
zelai horietan artzaina?
artzai txiki, artzai haundi,
artzai mutur leuna.
ENTZUN

DRIGILINDRON

Drigilindron
gaur gabon,
sabela betea daukat eta
besteak hor konpon!
Mazkelo bete aza egosi
hori, zuri eta gorriak,
berehala iruntzi nautsazan
azkenengoko orriak.
Hiru hortzeko tresnatxo batez, ezti-lapiko handizko bati
barrua huts-huts ein nautsan
ENTZUN

BIZAR ZURI

Gabonak, gabonak, hau zoriona,
bertsotan ari zaigu gaur aitona,
Ja,ja,ja! barrezka dago amona.

Bizar zuri, bizar zuri
mendi gainak zuri-zuri,
Zorionak! Zorionak!
bertan ditugu gabonak.

Tximinia zulotik norbait sartu da,
mutur beltz, begi gorri, aibalio,
Olentzero dela halaxe dio.
Bizar zuri, bizar zuri...

Laster urte berri, gaur Olentzero,
alferrontzi, mozkor eta tripero,
hor dago sutondoan bero-bero.

Bizar zuri, bizar zuri...

Tranka-tranka trostan hiru errege,
hirurak datoz jator eta legez,
panpina politak ekarri mesedez.
ENTZUN

HAUR EDER BATEN BILA

Haur eder baten bila
gabiltza zoratzen
ta izarrak esan digu
galdetzeko hemen

Jaingoikoaren herri
maite Jerusalenen
esan zaiguzu laster
Jesus non jaio den (bis)

Izar bat ageri da
dirdiraz zeruan,
keinuka ari zaigu
gabon gauerdian

Jaingoikoaren herri
maite Jerusalenen
esan zaiguzu laister
Jesus non jaio den(bis)
ENTZUN

HATOR HATOR

Hator, hator
mutil etxera
gaztaina ximelak jatera.
Gabon gaua
ospatutzeko
aitaren ta amaren
ondoan.
Ikusiko dek
aita barrezka
amaren poz atseginez.
Eragiok mutil
aurreko danbolinari
gaztainak erre artian
gaztainak errea artian
txipli txapla pun.
Gabon gauak
pozik igaro dezagun
ENTZUN

2010(e)ko abenduaren 15(a), asteazkena

OLENTZERO

Olentzero joan zaigu
mendira lanera
intentziyuarekin
ikatz egitera

Aditu duanian
Jesus jaio dala
laisterka etorri da
berri ematera

Horra, horra
gure Olentzero
pipa hortzetan duela
eserita dago
kapoiak ere baitu
arraultzatxuekin
bihar meriendatzeko
botila arduakin!
botila arduakin!

Olentzero buru haundia
entendimentuz jantzia
bart arratsean
edan omen du
hamar arroko zahagia
hoi urde tripaundia
laralalaila laralalaila
hoi urde tripaundia
laralalaila laralalaila
ENTZUN

2010(e)ko azaroaren 18(a), osteguna

XALOA TELEBISTA

Xaloa Telebistak Zangozako ikastolan egindako erreportajea jada ikusgai.

Ya se puede ver el reportaje de Xaloa Telebista sobre Zangozako Ikastola



2010(e)ko azaroaren 7(a), igandea

UDAZKENEKO IRTENALDIA

Aurreko ostiralean, 4 eta 5 urtekoen gelakoak, Pozankos parkera joan ginen hostoekin jolastera. Ikasturteko lehendabiziko irtenaldia izan zen eta oso gustora egon ginen.


Primera salida la que hemos realizado las clases de 4 y 5 años. Esta vez nos hemos ido al parque de los Pozancos aprovechando las hojas caídas en estos días del otoño.
Hemos disfrutado jugando con las hojas, viendo los colores del otoño y como no, aprovechando la salida para jugar también en los columpios del parque.

2010(e)ko ekainaren 27(a), igandea

JOLASTOKIAREN MARGOKETA

Lehen Hezkuntzako irakasle, eta zenbait guraso eta ikaslek ikastolako jolastokia margotu dute. Lurrean zenbait jolas ezberdin egin dituzte, begiratu argazkiak!!

Eskerrak eman nahi dizkiegu: Miguel Aranguren, Nora Bandres, Maika Jimenez eta Lurdes Pascual gurasoei, eta LH 5. mailako Clara Izarra Bargues, Paula Ibañez, Ana Eseverri, Ziortza Blanco eta Amaia Sanzi.


Buscar resultados de "patio margoketa"


Los profesores de Educación Primaria, junto a algunas familias y alumnos han pintado el patio de la ikastola. Han realizado dibujos en el suelo con diferentes juegos, ¡mirar las fotos!!

Queremos agradecer a Miguel Aranguren, Nora Bandres, Maika Jimenez, Lurdes Pascual y a las alumnas de 5º EP Clara Izarra Bargues, Paula Ibañez, Ana Eseverri, Ziortza Blanco y Amaia Sanz por su ayuda.

ENERGIA EGUNA


Ekainak 11an, Zangozako Ikastolan “Energiaren eguna” ospatu dute. Jardunaldi honekin, Energi Planaren barnean kurtso honetan aurrera eraman dituzten aktibitateei bukaera eman diete.

Goiz osorako jarduerak egon dira programatuak: Antzerkia, plastikako klaseetan sortutako lanen erakusketak, “Birziklapen” erakusketa, tailerrak, ginkanak... Hamaiketakorako hasiera batean eguzki sukaldeetan prestatutako txistorra eta txokolatea jatea zen beren asmoa baina eguraldiak ez du batere lagundu.

Jardunaldia prestatzeko, “Soustenergy” taldearekin batera hainbat talde parte hartu dute : irakaslegoa, CRANA, Oibarko Energia Berriztagarrien Gela, Electricidad Asurmendi eta CPAEN, Oibarko Okindegia eta Goikoa.


komunikabideak


El 11 de junio, la ikastola de Zangoza ha celebrado el “Día de la Energía”. Con esta
actividad han puesto el punto final a las desarrolladas por el centro durante el curso, dentro del Plan energético “Soustenergy” que está en marcha desde hace 4 años, con la colaboración del Centro de Recursos Ambientales de Navarra.


Durante la mañana , han programado diversas actividades para Infantil y Primaria: Teatro, exposiciones de trabajos de plástica, visita a la exposición de “Reciclaje”, talleres, gincanas y para completar la mañana querían disfrutar de chistorra y chocolate preparado en las cocinas solares, pero el tiempo no ha ayudado.

Para la organización de la jornada, el grupo “Soustenergy” de la ikastola ha contado con la ayuda y colaboración de todo el profesorado, del CRANA (Gurutze), del Aula de Energías Renovables, Electricidad Asurmendi, CPAEN, Panadería Aibar y de Goikoa.

2010(e)ko ekainaren 22(a), asteartea

KANPALDIA ORIO 2010



EGURALDI TXARRARI AURPEGI ONA JARRI ETA PRIMERAN PASA GENUEN ORIOKO TXURRUKA ATERPETXEAN. GORA ZANGOZAKO IKASTOLA!

2010(e)ko maiatzaren 10(a), astelehena

IKASTOLA SARITUA / LA IKASTOLA PREMIADA

Nafarroako Hezkuntza Departamentuak Zangozako Ikastolari aipamen berezia eman dio irakurketa sustatzeko berrikuntza esperientziak egiteagatik. Erentzun, Tantirumairu, Arangoiti eta Baztan ikastolekin partekatzen dugu saria, guztion baterako lana izan da eta.
Proiektu hau Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek (egun 6. mailan) egin zuten aurreko ikasturtean. Beraiek egindako bideoak zintzilikatu zituzten bere blogean animatzeko euskal liburuak irakurtzera.
Apirilaren 23an, liburaren egunean, gure zuzendariak jaso zuen sariaren diploma Hezkuntza Departamentuan.




















El Departamento de Educación del Gobierno de Navarra ha premiado a Zangozako Ikastola con una mención especial por sus experiencias de innovación en el ámbito de fomento de la lectura. El premio ha sido compartido con las Ikastolas Erentzun, Tantirumairu, Arangoiti y Baztan, ya que se trata de un proyecto conjunto.
El proyecto fue realizado el curso pasado por los alumnos de 5º de Primaria (actualmente en 6º), que colgaron en su blog unos videos realizados por ellos en los que animaban a todos a la lectura de libros en euskera.
El pasado 23 de abril, coincidiendo con el día del libro, nuestro director fue a recoger al Departamento de Educación el diploma que acredita el premio conseguido.

FERNANDO MORILLO IDAZLEA IKASTOLAN

Apirilaren 26an Fernando Morillo idazlearen bisita izan genuen gure Ikastolan.  DBHko 3. eta 4. mailako ikasleei hitzaldi diferente eta dibertigarria eman zien. Hainbat gaiz aritu zen, horien artean,  zergatik hasi zen idazten azaldu zuen eta truko batzuk ligatzeko. ere eman zituen.


El pasado 26 de abril el escritor Fernando Morillo visitó nuestra Ikastola para dar una charla diferente y divertida a los alumnos-as de 3º y 4º de la ESO. Trato muchos temas, desde por qué comenzó a escribir hasta algunos trucos para ligar.

Fernando Morillo es un escritor muy conocido, sobre todo en literatura juvenil. Ha recibido varios premios, el último en la campaña JUUL (del 19 al 23 de abril), ya que su libro “Seximenduz” ha sido el más votado entre los alumnos de la ESO de toda Euskal Herria.

2010(e)ko martxoaren 30(a), asteartea

ZUHAITZAREN EGUNA / EL DIA DEL ARBOL






Gaur Zangoza Ikastolako Lehen Hezkuntzako ikasleak zuhaitzak landatzen aritu gara. Eguraldiak gehiegi lagundu ez digun arren, lan txukuna burutu dugu.
zuhaitzaren eguna
Hoy los alumnos de Educación Primaria de la Ikastola de Zangoza hemos estado plantando árboles. El tiempo no nos ha ayudado demasiado, pero hemos realizado un buen trabajo.

2010(e)ko martxoaren 11(a), osteguna

soustenergy proiektua: LH 4 eta 5. mailakoen erakusketa


Lh4 eta LH 5. mailako ikasleek arte hezkuntzan zaborretara botatzen ditugun materialak nola berrerabili ditzaketen ikasi dute. Hasiera batean zein material erabili eta zein ez, ez zuten oso argi izan, baina talde lanean sortutako elkarrizketen bitartez arazoak gainditu eta argazkietan ikus ditzakezuen arte lan hauek sortu zituzten.

Ondoren, erakusketa ipini genuen eta gurasoei Ikastolara etorri eta ikusteko gonbidapena luzatu genien. Martxoaren 1etik 5era LH5.mailakoen lanak egon ziren ikusgai, eta Martxoaren 8tik 12ra LH 4. mailakoenak.
Zuek ere etxean berdina egitera animatzen zaituztegu, askatu zure imajinazioa eta berrerabili itzazu materialak gauza berriak sortzeko!!!


Los alumnos de 4 y 5 de primaria han aprendido en educación artística a reutilizar los materiales que solemos echar a la basura para crear nuevos objetos. Al principio tuvieron dificultades para elegir el material, pero mediante las conversaciones que surgían en los grupos de trabajo superaron los problemas iniciales y crearon los objetos que podéis observar en las fotos.
Al finalizar el trabajo de clase, pusimos una exposición con los trabajos y escribimos una invitación para las familias. Del 1 al 5 de marzo estuvieron expuestos los trabajos de 5 de primaria, y del 8 al 12 de marzo los de 4 de primaria.
Os animamos para que realicéis lo mismo en vuestras casas, ¡¡¡Dale rienda suelta a vuestra imaginación y reutiliza el material para crear!!!