2010(e)ko abenduaren 16(a), osteguna

BIZAR ZURI

Gabonak, gabonak, hau zoriona,
bertsotan ari zaigu gaur aitona,
Ja,ja,ja! barrezka dago amona.

Bizar zuri, bizar zuri
mendi gainak zuri-zuri,
Zorionak! Zorionak!
bertan ditugu gabonak.

Tximinia zulotik norbait sartu da,
mutur beltz, begi gorri, aibalio,
Olentzero dela halaxe dio.
Bizar zuri, bizar zuri...

Laster urte berri, gaur Olentzero,
alferrontzi, mozkor eta tripero,
hor dago sutondoan bero-bero.

Bizar zuri, bizar zuri...

Tranka-tranka trostan hiru errege,
hirurak datoz jator eta legez,
panpina politak ekarri mesedez.
ENTZUN

1 iruzkin:

Unknown erabiltzaileak esan du...

Eskerrik asko!