2010(e)ko abenduaren 30(a), osteguna

DBH 4 Usungo zalditegian

Pasa den abenduaren 21ean DBH 4ko ikasleak Usungo zalditegian egon ziren Gorputz Heziketako unitate didaktikoari amaiera ematen.
Hemen dituzue argazkiak!!!!

El pasado 21 de diciembre l@s alumn@s de DBH4 estuvieron en la Hípica de Usún, concluyendo así la unidad didáctica de Hípica que se imparte en Educación Física.
Aquí tenéis las fotos!!

2010(e)ko abenduaren 16(a), osteguna

HORRA MARI DOMINGI

Horra Mari Domingi begira horri
gurekin nahi duela Belena etorri
Gurekin nahi baduzu, Belena etorri
atera beharko duzu gona zahar hori
zatoz!zatoz! Zure bila nenbilen ni
zatoz!zatoz! Zure bila nenbilen ni
zatoz! Goazen! Adora dezagun
Belenen jaio den haur eder hori!
Haur eder hori!
ENTZUN

ALAKEN

Alaken, Alaken,
ala pikula tun paire
errespundela pikula tunpa,
Jesus haurtxoa jainkoa zen.

Adiskideok,
ikusi al duzue
zelai horietan artzaina?
artzai txiki, artzai haundi,
artzai mutur leuna.
ENTZUN

DRIGILINDRON

Drigilindron
gaur gabon,
sabela betea daukat eta
besteak hor konpon!
Mazkelo bete aza egosi
hori, zuri eta gorriak,
berehala iruntzi nautsazan
azkenengoko orriak.
Hiru hortzeko tresnatxo batez, ezti-lapiko handizko bati
barrua huts-huts ein nautsan
ENTZUN

BIZAR ZURI

Gabonak, gabonak, hau zoriona,
bertsotan ari zaigu gaur aitona,
Ja,ja,ja! barrezka dago amona.

Bizar zuri, bizar zuri
mendi gainak zuri-zuri,
Zorionak! Zorionak!
bertan ditugu gabonak.

Tximinia zulotik norbait sartu da,
mutur beltz, begi gorri, aibalio,
Olentzero dela halaxe dio.
Bizar zuri, bizar zuri...

Laster urte berri, gaur Olentzero,
alferrontzi, mozkor eta tripero,
hor dago sutondoan bero-bero.

Bizar zuri, bizar zuri...

Tranka-tranka trostan hiru errege,
hirurak datoz jator eta legez,
panpina politak ekarri mesedez.
ENTZUN

HAUR EDER BATEN BILA

Haur eder baten bila
gabiltza zoratzen
ta izarrak esan digu
galdetzeko hemen

Jaingoikoaren herri
maite Jerusalenen
esan zaiguzu laster
Jesus non jaio den (bis)

Izar bat ageri da
dirdiraz zeruan,
keinuka ari zaigu
gabon gauerdian

Jaingoikoaren herri
maite Jerusalenen
esan zaiguzu laister
Jesus non jaio den(bis)
ENTZUN

HATOR HATOR

Hator, hator
mutil etxera
gaztaina ximelak jatera.
Gabon gaua
ospatutzeko
aitaren ta amaren
ondoan.
Ikusiko dek
aita barrezka
amaren poz atseginez.
Eragiok mutil
aurreko danbolinari
gaztainak erre artian
gaztainak errea artian
txipli txapla pun.
Gabon gauak
pozik igaro dezagun
ENTZUN

2010(e)ko abenduaren 15(a), asteazkena

OLENTZERO

Olentzero joan zaigu
mendira lanera
intentziyuarekin
ikatz egitera

Aditu duanian
Jesus jaio dala
laisterka etorri da
berri ematera

Horra, horra
gure Olentzero
pipa hortzetan duela
eserita dago
kapoiak ere baitu
arraultzatxuekin
bihar meriendatzeko
botila arduakin!
botila arduakin!

Olentzero buru haundia
entendimentuz jantzia
bart arratsean
edan omen du
hamar arroko zahagia
hoi urde tripaundia
laralalaila laralalaila
hoi urde tripaundia
laralalaila laralalaila
ENTZUN