2011(e)ko ekainaren 7(a), asteartea

ZERNOLA Olinpiada Zangozako Ikastolan


ZER DA?

Zernola.net Elhuyar Fundazioak egindako produktoa da; 10 urtetik gorako gaztetxoentzako ataria, hain zuzen ere. Internet bitartez hartu emanak egin ditugu. Zernolak hezkuntza-sistemarekiko paraleloa eta haren osagarria izan nahi du. Ikasleak gustura sartzeko tokia da; jolastu, irakurri, eta zientziaren inguruko zaletasuna hartzeko tokia. Elhuyar Fundazioak egiten du, eta olinpiadak eginez parte hartzen da eta edozein ikastolako ikasleek parte har dezakete. Egiten diren frogetan, bakoitzak bere azalpena ematen du eta bost froga ezberdin daude.


NOLA PARTE HARTU?

Zernolan parte hartzeko, bere blogean sartu (www.zernola.net) eta blogean zaudenean Zernolak eskatzen dizkizun frogak egiten hasi. Baina badakizu zertarako balio duen Zernola?

Zangozako Ikastolako DBH 1 eta DBH 2 geletako ikasleek parte hartu dugu. Olinpiada hau ikasgai desberdinetan ikasten duguna erlazionatzeko eta eguneroko bizitzako eta inguruneko gauzak ikasteko balio digu.


SAILKAPENA ETA EGINIKO LANA

DBH 1go. mailakoak 19. postuan geratu dira 15 punturekin, eta DBH 2. mailakoak 7. postuan geratu dira 20 puntuekin, eta hauek, 4. frogan 2. izan ziren, 46 ikastola partaide izan diren aurtengo Olinpiadan.

Lehenengo froga, Granadako musulmanek eginiko Alhambra jauregiari buruz asmatutako ipuin bat egitea zen, eta xake jokoaren taulari egokitutako matematiketako kalkuluak egin behar ziren. Bigarren froga, Marie Curie kimikariaren bizitzaren bideo bat prestatu eta grabatzea zen. Hirugarren froga, zure herriko Internet erabilerari buruz inkesta bat prestatzea eta datuekin grafikoak egitea izan zen. Laugarren froga, nahi duzun ibaia osasuntsu ote dabilen ikustea zen. Hori egiteko, ibai horren gauza asko neurtu egin behar ziren eta animaliak hartuz, aztertuz eta sailkatuz lana egin behar zen. Bostgarren froga, edozein lekutik, nahi dituzun efektu optikoak hartu eta horien artean batzuk Zernolara bidali egin behar ziren.

IRITZIA

Inguruneko gauzei buruz, gauza asko ikasteko balio du. Zernola oso dibertigarria eta beharrezkoa iruditu zaigu. Alde batetik, gauza asko ikasi ditugulako eta, bestetik, frogak egiten oso ondo pasatu dugulako. Esan daiteke ikasgai desberdinetan ikasten duguna erlazionatzeko eta eguneroko bizitzako eta inguruneko gauzak ikasteko balio digula.

Iruzkinak egiten ikasi dugu, DBH etapa osoan zehar erabiliko ditugun tresnak (laborategikoak, TIK-ak,...), testuak egituratzen, ipuinak, bideo-kamarak erabiltzen, antzerkiak eta gorputz adierazpena, hormairudietarako diapositibak prestatzen, grafikoetan inkesta datuak sartzen eta historia gaiak ere, ardatz kronologikoa jarraituz, ikasteko eta ulertzeko aukera izan dugu.

iruzkinik ez: