2013(e)ko otsailaren 4(a), astelehena

ASTE TXURIA

Urte berriarekin elurtea izan zen eta kanpaldia hasi genuen. Urtetan
Erronkariko haranean ibili ondoren, lehendabizikoz Zaraitzuko Abodin
egokitu zaigu Aste Txuriko kanpaldia. Bertan, LH 6. eta DBH 1go. mailako
ikasleak eta lau irakasle egon gara. Otsagabiko bost nekazal etxetan
izan gara, primeran hartu gaituzte, janaria primerakoa, eta ahalegin
handia egin behar izan dute gure ikasleek aldioro bustitako jantziak
lehortzeko; entegabe elur eta izotzarekin jolas etengabe batean izan
direlako.

Lehenengo egunean elurte izugarriarekin eskiatzen egon ginen eta gero
herri kirolak izan genituen, hurrengo egunean ezin zen herritik atera
eta plazatik kanpinera eskiatzen joan ginen, arratsaldean
eskulanak egin genituen. Hirugarren egunean dena urtuta eta
pistetara ezin igoagatik, herrian filme bat ikusi eta eskien tresnak
ezagutzeko hitzaldia izan genuen, gero, arratsaldeko ekintzan
Interprestazio Zentroa ezagutu genuen. Ostegunean, izotza eta eguzki
izugarriarekin pistetan gozatu genuen eta arratsaldean diskotekaren
ordua izan zen. Astea amaitzeko, ostiralean, azkenengo eski saioa izan
genuen euripean eta bazkaria eta dutxa ondoren, autobusa hartu genuen.


24 de enero de 2013

iruzkinik ez: