2011(e)ko ekainaren 7(a), asteartea

ZERNOLA Olinpiada Zangozako Ikastolan


ZER DA?

Zernola.net Elhuyar Fundazioak egindako produktoa da; 10 urtetik gorako gaztetxoentzako ataria, hain zuzen ere. Internet bitartez hartu emanak egin ditugu. Zernolak hezkuntza-sistemarekiko paraleloa eta haren osagarria izan nahi du. Ikasleak gustura sartzeko tokia da; jolastu, irakurri, eta zientziaren inguruko zaletasuna hartzeko tokia. Elhuyar Fundazioak egiten du, eta olinpiadak eginez parte hartzen da eta edozein ikastolako ikasleek parte har dezakete. Egiten diren frogetan, bakoitzak bere azalpena ematen du eta bost froga ezberdin daude.


NOLA PARTE HARTU?

Zernolan parte hartzeko, bere blogean sartu (www.zernola.net) eta blogean zaudenean Zernolak eskatzen dizkizun frogak egiten hasi. Baina badakizu zertarako balio duen Zernola?

Zangozako Ikastolako DBH 1 eta DBH 2 geletako ikasleek parte hartu dugu. Olinpiada hau ikasgai desberdinetan ikasten duguna erlazionatzeko eta eguneroko bizitzako eta inguruneko gauzak ikasteko balio digu.


SAILKAPENA ETA EGINIKO LANA

DBH 1go. mailakoak 19. postuan geratu dira 15 punturekin, eta DBH 2. mailakoak 7. postuan geratu dira 20 puntuekin, eta hauek, 4. frogan 2. izan ziren, 46 ikastola partaide izan diren aurtengo Olinpiadan.

Lehenengo froga, Granadako musulmanek eginiko Alhambra jauregiari buruz asmatutako ipuin bat egitea zen, eta xake jokoaren taulari egokitutako matematiketako kalkuluak egin behar ziren. Bigarren froga, Marie Curie kimikariaren bizitzaren bideo bat prestatu eta grabatzea zen. Hirugarren froga, zure herriko Internet erabilerari buruz inkesta bat prestatzea eta datuekin grafikoak egitea izan zen. Laugarren froga, nahi duzun ibaia osasuntsu ote dabilen ikustea zen. Hori egiteko, ibai horren gauza asko neurtu egin behar ziren eta animaliak hartuz, aztertuz eta sailkatuz lana egin behar zen. Bostgarren froga, edozein lekutik, nahi dituzun efektu optikoak hartu eta horien artean batzuk Zernolara bidali egin behar ziren.

IRITZIA

Inguruneko gauzei buruz, gauza asko ikasteko balio du. Zernola oso dibertigarria eta beharrezkoa iruditu zaigu. Alde batetik, gauza asko ikasi ditugulako eta, bestetik, frogak egiten oso ondo pasatu dugulako. Esan daiteke ikasgai desberdinetan ikasten duguna erlazionatzeko eta eguneroko bizitzako eta inguruneko gauzak ikasteko balio digula.

Iruzkinak egiten ikasi dugu, DBH etapa osoan zehar erabiliko ditugun tresnak (laborategikoak, TIK-ak,...), testuak egituratzen, ipuinak, bideo-kamarak erabiltzen, antzerkiak eta gorputz adierazpena, hormairudietarako diapositibak prestatzen, grafikoetan inkesta datuak sartzen eta historia gaiak ere, ardatz kronologikoa jarraituz, ikasteko eta ulertzeko aukera izan dugu.

2011(e)ko ekainaren 2(a), osteguna

ELEANITZ proiektuari buruzko HITZALDIA / CHARLA sobre el proyecto ELEANITZ


09.06.201 - OSTEGUNA :EGUNA
18:30 :ORDUA
IKASTOLAKO ERABILERA ANITZEKO ARETOA :TOKIA
HIZLARIAK:
Itziar Elortza (Proiektuaren arduraduna Ikastola guztientzako)
Eneko Alkorta (Zangoza Ikastolako Ingelesa Departamentuko kidea)
Haurtzaindegi zerbitzua eskainiko da :OHARRA
DIA: 09.06.2011 - JUEVES
HORA: 18:30
LUGAR: SALA MULTIUSOS IKASTOLA
PONENTES:
Itizar Elorza (Responsable del proyecto para todas las Ikastolas)
Eneko Alkorta (miembro del Departamento de Ingles de Zangozako Ikastola)
NOTA: Se va a organizar servicio de guarderia

2011(e)ko ekainaren 1(a), asteazkena

Lehiaketaren irabazlea

CRANA-ko lehiaketan Zangozako ikastolako LH3 eta LH5ek irabazi dugu.
Zorionak!!!

En el concurso del CRANA hemos ganado los alumnos de 3º EP y 5º EP de la Ikastola de Zangoza. Zorionak!!

2011(e)ko maiatzaren 30(a), astelehena

Elebakartasunetik eleaniztasunera ( 2011-5-26) / Del monolingüismo al plurilingüismo

Maiatzaren 26an Irunberriko Gizarte etxean hitzaldi bat eskaini zuen Richard Weyndling irakasle eta kazetariak. Bertan aztertu zituen D ereduaren eta bertan erabiltzen den murgiltze programen abantailak eta hauek Nafar Gobernua bultzatzen ari den ingelesa ikasteko eredu berriarekin, TIL eredu gisa ezagutzen denarekin alderatu zituen. Era berean, gure kulturan atzerriko hizkuntzak ikasteko dugun zailtasunen inguruko hausnarketa ere gin zuen, munduko beste herrialdeetan gertatzen denarekin alderatuz. Hemen ikus dezakezue hitzaldiaren laburpen bat.

El 26 de mayo el periodista y profesor Richard Weyndling ofreció una charla en el Centro Civico de Lumbier. En dicha charla analizó las ventajas de la enseñanza en modelo D y los programas de inmersión que se utilizan para luego compararlos con el nuevo modelo que está implantando el Gobierno de Navarra denominado TIL. También hace una reflexión sobre la dificultad que existe en nuestra cultura a la hora de aprender lenguas extranjeras comprando la situación de aquí con la de otros países.

2011(e)ko maiatzaren 9(a), astelehena

Udako Eskaintza / Actividades Verano

Uda gainean daukagu, eta ikastolak zuen seme alabek ondo pasatzeko aukera eskaintzen dizue, antolatzen dituen tailerretan parte hartuz.
Txikientzako ludoteka bat, lehen hezkuntzako 1, 2 eta 3. mailakoentzat altxor eta gaztelutako abentura bat ingeleraz eta euskara tailer bat, batukada, papiroflexia, globoflexia eta birziklaiarekin 6-11 urte bitartekoentzat.
ANIMATUE ETA PARTE HARTU!!!
Informazio gehiago administratzailearen bulegoan, 948 870 983 telefonoan edo administrazioa@zangoza-ikastola.org helbide elektronikoan.
 

El verano está a la vuelta de la esquina y la ikastola os ofrece la posibilidad de que vuestros hij@s se diviertan participando en los talleres que hemos organizado.
Una Ludoteca para los más txikis, una aventura de tesoros y castillos en inglés para 1º,2º y 3º de primaria y un taller en euskera en el que hacer tu propia batukada, papiroflexia, globofléxia y reciclaje, para niñ@s de 6 a 11 años.

¡¡¡ANÍMATE Y PARTICIPA!!!

Plazo de inscripción: del 9 al 23 de mayo
Más información en la oficina de administración, en el teléfono 948 870 983 y el correo electrónico administrazioa@zangoza-ikastola.org.